DURANGO

Prentsa Aretoa

2011/09/14

Durangoko Udalak durangarrak gonbidatzen ditu Mugikortasunaren Europar Astea ospatzera, eta horretarako hainbat ekimen antolatu ditu

2004 urtean, Durangoko Udalak Europa mailan ospatzen den Mugikortasun Jasangarriaren Astea bereganatu zuen eta ordutik hona ospatu izan du. Durangoko Udala Toki Agenda 21 izeneko egitasmoaren bidez udalerri jasangarriagoaren aldeko lana egiten ari da, eta azken urteotan hainbat ekimen gauzatu ditu mugikortasunaren inguruan. Aurten, lehen aldiz, Durango jasangarriagoa egiteko lana egin izan duen erakundeari eskertzeko ekimen publikoa egingo da eta aurtengo saria Landako Eskolari emango zaio. Egindako lana eskertzeko egiten den lehen aldia da eta Durangoko elkarte eta erakundeei zuzendua izango da.

rss Ezagutzera eman

Oinez, txirringaz edo garraio publikoan garraiatzeko erabakia hartzen dugunean, udalerri jasangarriagorako ereduaren aldeko apustua egiten dugu, durangarren bizitza kalitatea guztiz erlazionatuta baitago garraio bideen aukeraketarekin. Horregatik,  Eusko Car Sharing Elkarteak  autoa erabiltzeko formula berriak proposatuko ditu, xede horrekin antolatuko duen hitzaldian.

Beste alde batetik, EVEk antolatutako ikastaroak ere eskainiko dira. Doako ikastaroak dira eta helduei zuzenduta daude. Gidatze eraginkorraren inguruko ikastaroan era ekologikoan gidatzen ikasteko aukera izango da eta horrela erregaia aurreztu ahal izateko. Ikastaro hauek irailaren 17 eta 20an emango dira eta izena emateko aukera emango da. Berrikuntza moduan, hiri barruan txirringa gidatzeko ikastaroa ere emango da irailaren 17an bertan,eta bertaratutako pertsonei txirringa eguneroko garraio bilakatzeko tresnak eta baliabideak emango zaizkie. Ikastaroetan parte hartzeko, beharrezkoa da izena ematea.

  Berri ikusiagoak...