DURANGO

Prentsa Aretoa

2011/06/02

AITZIBER IRIGORAS GAINONTZEKO ALDERDI POLITIKOEKIN BATZARTU DA

rss Ezagutzera eman

Jarduneko Alkatea den eta EAJren zerrenda burua izan dena, aste honetan zehar Durangoko Udalaren Udalbatzan egongo diren alderdi politiko guztien zerrenda buruekin batzartu izan da.

Durangon bozkatuena izan den alderdiaren zerrenda burua moduan, Aitziber Irigorasek adierazi du Durangoko Udalan egongo diren beste alderdiekin akordioetara heltzeko nahia. Durangoko EAJ alderdiaren helburua “ gobernu egonkor bat lortzea da, eta danon artean proiektu eta ideiekin bat etortzea durangarren bizi kalitatea hobetzeko”.

 Bildu, PSE-EE, PP eta Aralar alderdien erantzuna  oso positiboa izan da eta jarduneko Alkatearen hitzetan “guztion artean lana egiteko gogoarekin gure herria hobetzeko”.

  Berri ikusiagoak...