DURANGO

Prentsa Aretoa

2011/05/16

EUSKERA, TURISMO ETA INDUSTRIA ETA LEHIKORTASUN POLOA DURANGALDEKO EAJren KONPROMISOAK HURRENGO 4 URTEETARAKO

rss Ezagutzera eman

Izurtza, Elorrio, Mañaria, Abadiño, Durango, Iurreta eta Berrizko EAJren hautagaiek prentsaurrekoa eman zuten , elkarlanean dituzten proiektuak azaltzeko. Adierazi zutenez “aspaldi lanean gabiltza, bai gure herrietarako eta baita Durangalderako aurrera eraman behar ditugun proiektuetan ere”. Guzti honekin Durangaldea puntako eskualde batean bihurtu nahi dute.

EAJko kide eta hurrengo hauteskundeetan aurkezten direnen konpromisoak hauek dira: Industria eta Lehikortasu poloa, Turismoa eta Euskara.

Industria eta Lehikortasun poloaren arloan, Iurretako alkategaia den Iñaki Totorikaguenak adierazi zuenez proiektu han bultzatu dute amaitzear dagoen legegintzaldi honetan, Estatuaren aurrekontuetatutik 500.000€ Durangaldera ekarriz, eta hurrengoan ere aurrera eramango dute merkatu berriak aurkitzeko, ekoizpen lerro berriak garatzeko eta , posible balitz, enpresa berriak ere sortzeko. Guzti hau helburu bakar batekin “Durangaldea eskualde industriala izanda horrela jarraitzeko. Gure enpresak gure etorkizuna dira eta durangaldeko bizilagunena ere” adierazi zuen Totorikaguenak.

Bestalde Berrizko hautagaia den Roland Isoird-ek azaldu zuenez Euskara “gure nortasunaren funtsezko elementua da, guztion ondarea eta nola ez, Euzko Alderdi Jeltzalearen gizarte-proiektuaren muinean dago”. Arlo honetan ere Durangaldean daduten konpromisoa azaldu zuen. Helburuak hauek dira: euskararen erabilera bermatu ez ezik, sendotu eta arian-arian areagotu egin nahi dute, bai udal-bizitzan eta bai gure herrietako gizarte-bizitzan , guzti hau eskualde ikuspegitik jorratuz. Euskara eta gaztelaniaren arteko gaur egungo desoreka murriztea eta bi hizkuntzen arteko berdintasuna gero eta handiagoa ahalbidetzea nahi dute “udaletan, udaletatik eta euskaldetik, guztiok elkarlanean”.
Horretarako zera proposatzen dute, jada abian dagoen Durangoko Mankomunitateko Euskara Zerbitzua sendotzea eta hori ahalbidetzeko teknologia berrien erabilera ezinbestekoa dala diote, beraz eskualdeko udalerri guztientzako euskara alorreko web plataforma bat sortzea nahi dute:
Udalerri bakoitzak bere ekimenak plazaratzeko gune propioa izango luke, Udalerrien nortasun propioa bermatuz. Eta Gune amankomuna elkarrekin landutako ekimenak plazaratzeko
Euskarazko baliabideak ezagutarazteko (Sarekoak - hiztegiak, lan-tresnak,euskarazko softwarea, jokoen, katalogoak...)

Azkenik Turismo arloan, Durangaldeko EAJk Eskualdeko Turismo Patzuergo sortzearen apostua egiten du. Durangoko alkategaia de Aitziber Irigorasen adierazi zuenez hiru helburu izango zituen Patzuergo honek “inguruan egiten diren jarduerak koordinatu, elkarrekin ekimen turistiko barriak sortzea eta arlo pribatuan dauden eskaintzak koordinatzea”.Erakunde turístico honen %51 Udalena izango zen eta gainontzeko %49ª erakunde pribatuena izango zen, hau da, hotelak, jatetxe edota landa-etxearenak.

Hau da Durangaldeko etorkizunaren erronka, eskualdeari zuzendutako proiektu eta zerbitzuen, kalitatea hobetu eta bizilagun gehienei zuzentzea ekonomikoaren arloan interesak lotzen eta herri bakoitzean dauden zerbitzuak bikoiztu gabe.

  Berri ikusiagoak...