DURANGO

Prentsa Aretoa

2011/05/10

AITZIBER IRIGORAS: "GURE KONPROMISOAK BETETZEN DITUGU"

rss Ezagutzera eman
AITZIBER IRIGORAS:

ARGAZKIA JAITSI

Ehun bat pertsonen aurrean, atzo Durangon ospatu zen Aberri Mitinean, EAJ alderdiaren hautagaia den Aitziber Irigorasek adierazi zuen, berak eta EAJren hautagaitzak "bete ahal dituzten proiektuen konpromisoa hartzen dutela".

Azkenengo 4 urtetan egindako lana gogoratu ondoren, Landako Igerilekuak, Bizkaiko puntako Liburutegia, Kurutze Santuko altxorra, edota Lariz Torrearen berreskuratu izana, esan zuen "gure ahalegin guztiak egingo dugu Durango eta Durangaldea aurrera egiteko". Honen ondoren dituzten proiekturik garrantzitsuenak aipatu zituen,hots, azpiegitura barriak, etxebizitza babestuak edota trena lurperatu ondoren sortuko den Trenbide Zumardia.

Bestalde, gogoratu zuen, azkenengo 4 urtetan Udaleko EAJko taldean bakarrik 7 zinegotzi izan direla 21 artean, eta gogoan ekarri zuen orain dela 4 urte "bloque de izquierdas" deritzon taldea sortu zutela gainontzeko taldeak EAJri alkatetza kentzeko asmoz. Hau dela eta botoa ematera animatu zuen eta alderdi serio, arduradun eta lan egiteko duen talde baten aldeko apostua egitea ere eskatu zuen.

  Berri ikusiagoak...