DURANGO

Prentsa Aretoa

2011/04/07

AITOR ESTEBAN ETA IÑAKI ANASAGASTI DURANGON

rss Ezagutzera eman
AITOR ESTEBAN ETA IÑAKI ANASAGASTI DURANGON

ARGAZKIA JAITSI

Durangoko EAJ_PNV-k zenbait hitzaldi antolatuko ditu polítika orokorra Durangora hurreratzeko asmoz. Hizketaldi hauen helburua ze nolako lan egiten duten Madrileko diputatuek erakustea da, zelakoa den bere eguneroko lana eta ze garrantzi duen estatuan alderdi honen ordezkaritzak.

Lehenengoa, datorren apirilaren 11an izango da, Durangoko Kurutziaga Hotelean , arratsaldeko 19,30etan Durangoko EAJ-PNVren hautagaia den Aitziber Irigorasek Madrileño kongresuan diputatua den aitor Esteban aurkeztuko du.

1962ko ekainaren 21ean Bilbon jaio zen Aitor Esteban eta EAJ-PNVren diputatua da Bizkaiko barrutitik. Zuzenbidean doktoratua Destuko Unibertsitateko irakaslea da Zuzenbide Konstituzional ikasgaian.

VIII. legealdian (2004-2008) Euskal Taldearen bozeramailea izan zen Konstituzional Batzordean, eta bertan hainbat lege ekimenetan hartu du parte.

2008an aulkia berritu zuen eta hau bere bederatzigarren legealdia da . Oraindik ere Batzorde Konstituzionalean jarraitzen du eta EAJ taldearen bozeramaile bat da. Baita ere euskal nazionalisten ordezkaria da Hauteskunde Legea berritzen ari den azpibatzordean.

Bestalde , apirilaren 29an arratsaldeko 19,30etan, Kurutziaga Hotelean , Aitziber Irigorasek Iñaki Anasagasti aurkeztuko du.

Venezuelako Cumana herrian jaio zen Iñaki Anasagasti, bere gurasoak atzerriratuak zeudenean. Cumanan ikasi zuen eta bukatzerakoan Caracas-en lizentziatu zen Komunikazio Sozialean, Economía eta Nazioarteko Ikasketak ere baditu. Caracaseko Euskal Zentroan Euzko Gaztediko lehendakaria izan zen, eta Radio Euzkadi, Gudari eta isilpeko beste argitalpen batzuen arduraduna ere.

1975.ean bueltatu zen Bilbora, eta Euzkadi argitalpen arduradun moduan atxilotua izan zen 1976ko apirilaren 1ean. 1977ko otsailean Bizkai Buru Batzarreko burukide moduan aukeratua da eta beranduago Euzkadiko Buru Batzarrera pasatzen da. EBBko bozeramailea zen Gernikako Estatutoa onartzen denean eta 1980an Bizkaiko parlamentarioa bihurtzen da eta 1984an ere jarraitzen du parlamentario moduan.

1986an Madrileko diputatu moduan aukeratua da eta 2000. urterarte dago senatari moduan aukeratua izan arte 2004. urtean.

  Berri ikusiagoak...