DURANGO

Prentsa Aretoa

AMAITU DIRA JUAN ITZIAR AUZOKO OBRAK

rss Ezagutzera eman

Durangoko EAJren programan zegoen proiektu bat Juan Itziar auzoan zeuden irisgarritasun arazoei irtenbide bat ematea zen.

Orain amaituta dagoen proiektuaren helburu nagusia hauxe izan da: Juan Itziar auzuneko atariak irisgarri jartzea, batez ere, zerbitzu publiko ezohikoak eta mugikortasun arazoak dituzten pertsonak aintzat hartuta.

Hasierako proiektuari Juan Itziarko auzokideek  egindako ekarpenak gehitu zaizkio obra hobetze aldera.

Esaterako, argiak jarri dira tunel eta etxepetan; kutxa elektriko bat ere jarri da argindarra behar izanez gero bertatik hartu ahal izateko, esaterako, jaietan. Informazio-panel bat jarri da; bizikleten aparkalekua eta iturri bi ere jarri dira; oinezkoen gurutzean baldosa pododaktila jarri da; eta ur edangarriaren sarean egindako lanak aprobetxatu dira bloke bakoitzean ur-giltza ezberdinak jartzeko; honela, blokeren baten matxuraren bat egonez gero, ez du kalterik eragingo gainerako blokeetan.

Honela, alkate-andreak adierazi duen moduan “harro gaude obrak amaitu direla ikustearekin. EAJ-PNVren proiektua izan da, halaxe agertzen baitzen gure hauteskunde-programan: Juan Itziar auzoaren irisgarritasuna hobetzea eta bertako auzokideen bizi kalitatea hobetzea, horregaitik eskertu nahi diet haien ekarpenak eta Udalarekin batera lan egitea”.

  Berri ikusiagoak...